La Mandelon. Suitza. Abuztuak 17.
Izugarrizko paisaiak eta goiza fresko samarra Pralong herrian, zortziretan hitzordua, jende asko, italiarrak gehienak, 80 zakur inguru izena emanda, 3 bateria. Tittoren laguntzaz ( Buzuntza) heldu ginen eta topatu genuen lekua, ez baitzen herrian bertan. Hiru bateriak behin baino gehiagotan begiratu eta interesgarriena aukeratu, tira bagoaz!
Antolakuntzak frantsesez egun osoan, esan behar da Suitzako alde honetan frantsesa da hitz egiten dena. Oskarbi eta 9:30etan fresko, baina eguna aurrera egin ahala bero handia, izan ere azken turnoa arratsaldeko 15:30etan 30 gradu irugukin hasi zen, bero sapa!
Ezer baino lehen, esan behar da une askotan proba basoan sartzen dela eta ez da ezer ikusten, oilagor probak bezala. Basotik kanpo dena ikusgai, eta zorionez garrantzitsuena ikusi egin genuen.
Han ikusitako turnoak:
Lehenegoa, Dara Gueterena eta Brik Rosselirena hasiera baino ez genuen ikusi eta Dara txispa eta mentalitate gehiagorekin hasi zen.
Bigarrena, Best Vaccarena eta Maco ezer ez genun ikusi, bakarrik detonazioa entzun. Best puntua baina komeriekin errespetuak egiteko.
Hirugarrena, ez genuen ikusi. Pensak esan zigun Rasek txori bat jarri zuela eta bat baino gehiago atera zirela ginera txitoak eta zakurrak ezin jasan tentazioa eta haien atzetik atera zela. Hala ulertu nion behintzat.
Laugarrena, Anbrosini ez zegoen, beraz Cositas edo "Gauzatxo" Tittorena amaierako, zorte txarra.
Bostgarrena, a priori, bikoterik onena, Bresil de Nive Adour eta Zippo de la Regina del Bosco.
Biok mentalitatez oso ondo, galope hobea Bresilena eta errekorridoz bere aurkariaren aurretik ibili zen. Basoan sartu ta berehala Bresil muestran, Guete: azkar! azkar! esaten dio epaileari lehenbailen hurbiltzeko, ezin definitu eta epaileak lotzeko agindua ematen die bi gidariei. Zakurrak berriz ere askatu eta handik gutxira oilar beltz bat altxatzen zaio epaileari gertutik, biak eliminatutirk.
Seigarrena, ezin ikusi.
Zazpigarrena, gauza bera.
Zortzigarrena, Romeo Vaccarena eta Paco Rosselirena.
Romeo gehiago zentratuta, ehizean eta errekorrido ona dena miatzen, erritmoa ez izugarri altua, hartzen du usain bat eta muestra, hurbiltzen da piska bat eta berriz ere muestra, jendeak Vaccari abisatzen dio FERMA!! FERMA!! hau heltzen da eta giatzea agintzen dio, zuzen, azkar eta seguritate handiarekin gerturatzen da setter txuri beltza eta txori haundi bat hegan ateratzen da metro batera, errespetu ona, detonazioa, zakurra lotu eta bravo batzuk entzuten dira publikoaren artean, denok ikusi baititugu, anfiteatro bezalako balkoi batetik.
Bederatzigarrena, Howen Bonzirena eta Cow-Boy Gueterena, Howen zuzen-zuzen Romeok puntua egin duen lekura eta muestra, Bonzi heldu eta txito bat ateratzen da komeriak errespetatzeko, laguntza fisikoa ta guzti, detonazioa ta puntua. Beriz askatu ta howen leku berera zuzen ta azkar berriz ere muestra ta definizio azkarra, lehenengoa bezalakoa, Beste bi txito atera ta orain errespetu hobea egiten du zakurrak. Turnoa bukatzen dute eta errekorrido oank bai bata bai bestea.
Atsedena, laku txiki baten ondoan Pik-Nika.
Hamargarrena, ezin ikusi, Pensaren setterra fuera de mano, uste dut aukera izan dutela baina ez dute arobetxatu.
Hamaikagarrena, oso gutxi ikusitakoa baina dagoeneko beroa kristona.
Hamabigarrena, "Gauzatxo"- Cositas de Buzuntza Tittorena ta bere bikotea ezin ikusi basoan sartzen direrako baian bero honekin turnoa azkar bukatzen da.
EMAITZAK:
1º EXC CAC CACIT ROMEO Domenicco Vaccarena
2ºEXC HOWEN Antonio Bonzirena
3º MB BEST Domenicco Vaccarena